아래는 노래 가사입니다. Iparra galdu: Hegora joan , 아티스트 - Berri Txarrak 번역 포함
번역이 포함된 원본 텍스트
Berri Txarrak
Geroa marraztu dut paper zati batean
Kantu bat egin dizut bapatean:
Pare bat akorde ta melodia urdin bat
Oroitzapen denak txuri-beltzean
Geroa marraztu dut
Ez nizun ezer esan
Nire gelako pareta batean
Biharrari argazki bat
Horra zure begiak
Asmatu ezinezko koloreak
Oraindik ez dakit zehazki erantzuten
Beti egin gabe gelditu diren galdera horiei
Izana zulatzen abilak dira
Baina zu zaude guztietan
Marrazki eta kantuetan
Galdera ta etorriko diren
Erantzun guztien atzean
Geroa marraztu dut paper zati batean
Kantu bat egin dizut bapatean:
Pare bat akorde, melodia urdin bat
Hauxe da zugatik egin dudana
Iparra galdu, hegora joan
Burua galdu, bihotza eman
Baina zu zaude guztietan…
다양한 언어로 된 노래
모든 언어로 고품질 번역
몇 초 만에 원하는 텍스트를 찾으세요