
아래는 노래 가사입니다. Belearen hegaldiak...iluntasuna dakar , 아티스트 - Numen, Ametsgaizto, Lander 번역 포함
번역이 포함된 원본 텍스트
Numen, Ametsgaizto, Lander
Ullu ikaragarri batek
Hodeiertzean aurkitu du oihartzuna
Hainbeste odol irentsitako lurrak
Asetu du azkenik odol egarria
Hondamendiaren oldarraldiak
Baretu du bere haserrea
Gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa
Esna Ama Lurra!
Garaipena duzu atejoka!
Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak
Elementuen noraezeko dantzan
Murgildu dute Naturaren adimena
Esna Ama Lurra!
Garaipena duzu atejoka!
Goizargiari iheska abiatu den Haizea
Sugarren arragoko Suaren itzalezina
Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra
Garaipenaren ostean
Belearen hegaldiak… iluntasuna dakar
Zoazte lasai Naturaren izakiak
Zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotorlekura
Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea
Ilargi eta Eguzki dituzue begi…
Zaindu Mariren erreinua!
다양한 언어로 된 노래
모든 언어로 고품질 번역
몇 초 만에 원하는 텍스트를 찾으세요