아래는 노래 가사입니다. Free Palestine , 아티스트 - Esne Beltza 번역 포함
번역이 포함된 원본 텍스트
Esne Beltza
Palestinako umeei begiak ixten dizkiete ireki bezain laster
Eta urruntasunetik behatzen dugunok ez dugu ikusten ezer
Distantzia ote da urruntzen gaituena?
Edo ohitu egin garela da problema?
Haien mina ulertzen dugu baina ez zaizkigu bihotzean kabitzen
Hildakoak kontatzen ikasi genuenean ahantzi genuen sentitzen
Nablusen
Belenen
Jerusalemen
Zein gaizki
Eta zein ondo gauden
Gu hemen
Zenbat harri ote daude Palestina eta gure arte bidean?
Zenbat bizi ote dira kateaturik hemen, eta zenbat bizi ote dira libre han?
Erantzunak soberan daude
Gertatzen dena kontatzen ikasi genuenean ahantzi genuen gertatutakoaz arduratu
eta kezkatzen!
FREE PALESTINE
ASKE IZAN ARTE
다양한 언어로 된 노래
모든 언어로 고품질 번역
몇 초 만에 원하는 텍스트를 찾으세요