Esnesaltzailearena - Esne Beltza

Esnesaltzailearena - Esne Beltza

Альбом
Made In Euskal Herria
Год
2007
Язык
`바스크 사람`
Длительность
179260

아래는 노래 가사입니다. Esnesaltzailearena , 아티스트 - Esne Beltza 번역 포함

노래 가사 " Esnesaltzailearena "

번역이 포함된 원본 텍스트

Esnesaltzailearena

Esne Beltza

Akordatzen naiz txikitan

Oraindik lotan nintzela

Aita goizeko bostetan

Behiak jezten hasten zela

Ama ondoan zeukala

Amak laguntzen zuela

Etxez etxe aritzeko

Esne saltzaile bezala

Kuatrolatas zahar batean

Aita aurrean gidari

Ama atzean joaten zen

Esne marmiten zaindari

Amak ez zion, ordea

Inoiz ekiten lanari

Muxutxo bat eman gabe

Bere seme bakoitzari

Etxez etxe tinbre joka

Portaletik portalera

Kaixo, egun on, zer moduz?

Kortesiazko galdera!

Irribarre bat eskainiz

Esnearekin batera

Eta beraiena galduta

Itzultzen ziren etxera

Lege berrien sartzeak

Belztu zien bekokia

Esne saltzaile langintza

Ez omen zen egokia

Tetrabrikak hartu zuen

Esne marmiten tokia

Eta pena da garai haiek

Akordatzen egotea!

200만 개 이상의 가사

다양한 언어로 된 노래

번역

모든 언어로 고품질 번역

빠른 검색

몇 초 만에 원하는 텍스트를 찾으세요