Izarren hautsa - Mikel Laboa

Izarren hautsa - Mikel Laboa

Альбом
60ak+2
Год
2003
Язык
`바스크 사람`
Длительность
424860

아래는 노래 가사입니다. Izarren hautsa , 아티스트 - Mikel Laboa 번역 포함

노래 가사 " Izarren hautsa "

번역이 포함된 원본 텍스트

Izarren hautsa

Mikel Laboa

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai

Hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai

Eta horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera

Atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera

Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude

Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia

Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia

Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu

Jakintza eta argia;

bide ilunak nekez aurkitu

Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea

Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz

Bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz

Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea

Ez daukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona

Bere premiak bete nahian beti bizi da gizona

Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan

Saia gaitezen ikusten: amets eroak baztertuz bertan

Sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea

Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak

Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak

Beren aukeren jabe eraikiz, ta erortzean berriro jaikiz

Ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz

Gure ametsak arrazoi garbiz egiztatuko dutenak

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak

Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak

Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak

Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak

200만 개 이상의 가사

다양한 언어로 된 노래

번역

모든 언어로 고품질 번역

빠른 검색

몇 초 만에 원하는 텍스트를 찾으세요